Euskarazko bozgorailu adimenduna

Zer da Mycroft.eus?

Bozgorailu adimenduna

Mycroft.eus proiektuan bozgorailu adimendun bat garatzen ari gara, etxean jarri eta hizketa bidez emandako aginduei erantzuten dieten horietakoa, Google edo Amazon-ek saltzen dituzten horien modukoa, baina haiek ez dituzten hainbat ezaugarri izango dituena.

Euskalduna

Euskalduna izango da Mycroft.eus. Euskarazko aginduak jasoko ditu eta euskaraz erantzungo du. Horretarako Elhuyarren hizketa-ezagutza eta hizketa-sintesiko teknologiak baliatuko dira, bide batez teknologiok hobetuz eta proiektuaren ezaugarrietara egokituz.

Software librekoa

Bozgorailu adimendun euskalduna Mycroft.ai software libreko bozgorailuan oinarrituta dago eta, beraz, bera ere librea izango da.

Pribatutasuna babesten duena

Erraldoi teknologikoen bozgorailuek ez bezala, Mycroft.eus-ek erabiltzaileon pribatutasuna babestuko du, berau garatzen ari garen erakundeon negozioa ez baita jendearen datuekin negozioa egitea.

Genero ikuspegiarekin

Gure bozgorailu adimendunean genero ikuspegia txertatu nahi dugu, ez dadin izan ohiko emakumezko izen eta ahotsa duen zerbitzari esanekoa. Izaera ezberdin edota neutroa eman nahi diogu, Unescoren gomendioei jarraituz, ahal dugun neurrian.

Gurera egokitua

Bertako errealitateari egokitua egongo da, euskal agenteen zerbitzuak eskainiz: euskal musika, euskal komunikabideen albisteak, bertako enpresetako erosketak, euskarazko hiztegi eta itzultzaileak…

Elkarlanean garatua

Mycroft.eus proiektua Elhuyar Fundazioa, Talaios Koop. eta Skura Mobile erakundeek daramate aurrera elkarlanean, bakoitzak bere jakintza eta ezagutza jarrita eta punta-puntako teknologia hau garatzeko norabide berean arituz.

Laguntza publikoak 

Mycroft.eus proiektuak hainbat laguntza jaso ditu: Europako Batzordeko European Language Grid proiektuarena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Hazitek programarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programarena. Gainera, Errenteriako Udalak Torrekua eraikina utziko du proiektua bertan garatu ahal izateko.

Urtebeteko garapena

Proiektuaren garapena 2020-2021 ikasturtean egingo da, beraz 2021eko udarako amaituta egongo da software garapena. Orduan helduko diogu bozgorailuaren ekoizpen eta banaketa faseari, ziurrenik zailtasun handiagoak izango dituena eta bidelagun berriak beharko dituena.

Hazitek

Mycroft.eus proiektuak  Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Hazitek programaren laguntza jaso du garapenerako.

Azken berriak

 

“Hey, Mycroft”?!?!? Euskaraz hobeto, ez?

“Hey, Mycroft”?!?!? Euskaraz hobeto, ez?

Azaroan jendaurrean zabaldu genuen Mycroft.eus egitasmoa, prentsa-ohar baten, bideo baten eta sare sozialetako mezu batzuen bidez. Eta ikaragarrizko oihartzuna izan zuen bai komunikabideetan eta baita sare sozialetan ere. Baina bideoan gailuari hasteko "Hey, Mycroft"...

Skill edo trebetasunen garapena

Skill edo trebetasunen garapena

Skill edo gaitasunak bozgorailu adimendunak programatuta dituen trebetasunak dira, egin ditzakeen gauzak finean. Adibidez, trebetasun bat irratiarena izan daiteke. Erabiltzaileak irratia jartzeko agindua ematen dio Mycroft-i eta honek, erabiltzailearen kokapenaren edo...

HARREMANETARAKO