Abe 1, 2020 | Bloga | 0 comments

MetaForum nazioarteko kongresuan poster saio batean aurkeztu dugu Mycroft.eus

Igor

In

MetaForum da Europan hizkuntz-teknologien inguruan antolatzen diren kongresuetan esanguratsuenetako bat. European Language Grid erakundeak antolatzen duenez kongresu hori, 2020ko edizioan euren laguntza-deialdian onartutako proiektu guztiak, Mycroft.eus barne, poster saio batean aurkeztu behar ziren.
Abenduaren 1ean izan da poster saio birtual hori. Hizkuntza-teknologietan zein hizkuntza gutxituetan interesa duten zenbait lagun agertu dira Mycroft.eus proiektuaren azalpenak bertatik bertara entzun eta galderak egitera. Ikusgai dago poster saioaren aurretik proiektu bakoitzak egindako aurkezpen laburra.