Aza 20, 2020 | Bloga | 0 comments

Jendaurrean aurkeztu dugu Mycroft.eus proiektua (2020-11-26)

Igor

In

Mycroft.eus proiektua euskal jendarteari ezagutarazteko prentsa-oharra zabaldu dugu proiektuaren eragileok. Prentsa-oharraren edukia Talaiosen zein Elhuyarren webguneetan ikus daiteke.

Zabalkunde honen bitartez, Mycroft.eus proiektuaren eragileok hainbat helburu bilatzen genituen, proiektuaren berri emateaz gain: ea euskal gizartearentzat proiektu hau guretzat bezain interesgarri eta ilusionagarria den ikustea, komertzializazioari begira interesatuta egon daitezkeen eragileen arreta geureganatzea, bozgorailuaren inguruan gogoa, grina eta komunitatea sortzea (eta gaztelaniazko bozgorailua erosteko asmoa leukaketenen intentzioa atzeratzea ;-)…
Eta helburuak sobera bete ditugula deritzogu. Komunikabideetan oihartzun ikaragarri handia izan du, webgune honen komunikabideen atalean ikus daitekeen bezala. Eta sare sozialetan ugariak izan dira jasotako atsegiteak, elkarbanatzeak, erantzunak, zorion eta interes mezuak… Orain sortutako espektatibei erantzun egokia eman behar! Zalantzarik ez dugu lortuko dugula sortutako ilusioaren araberako maila ematea.