Mycroft.eus https://mycroft.eus Euskarazko bozgorailu adimenduna Thu, 29 Apr 2021 13:30:31 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.0 /app/uploads/2021/03/cropped-MycroftLogoa-32x32.png Mycroft.eus https://mycroft.eus 32 32 “Hey, Mycroft”?!?!? Euskaraz hobeto, ez? https://mycroft.eus/2021/04/29/hey-mycroft-euskaraz-hobeto-ez/ https://mycroft.eus/2021/04/29/hey-mycroft-euskaraz-hobeto-ez/#respond Thu, 29 Apr 2021 07:24:23 +0000 https://mycroft.eus/?p=639 Azaroan jendaurrean zabaldu genuen Mycroft.eus egitasmoa, prentsa-ohar baten, bideo baten eta sare sozialetako mezu batzuen bidez. Eta ikaragarrizko oihartzuna izan zuen bai komunikabideetan eta baita sare sozialetan ere. Baina bideoan gailuari hasteko “Hey, Mycroft” esan behar zitzaiola ikustean, jende asko harritu egin zen eta hainbatek eskaera egin zigun euskarazko izen bat jartzeko.


Gailuak “Hey, Mycroft” aginduari men egitearena behin-behinekoa da, euskarazko bozgorailu adimenduna garatzeko oinarri gisa Mycroft AI proiektu librea oinarri gisa hartu izanak eta honek berez ingelesezko izen eta “esnatze-hitz” horiek ekartzeak eragina. Baina proiektuan parte hartzen dugun kideon asmoa euskarazko izena eta esnatzeko agindua jartzea da.
Aurkezpenaren egunetan, hainbat jendek izenarentzat proposamenak egin zituen: Berori, Morroi, Hitz-ihar, Nko, Mari, Tartalo, Anboto, Txo, Maurizia, Amets… Guztiak oso politak diren arren, denak ez dira egokiak edo baliozkoak. Kontua da gailua “esnatzeko” agindua deitzeko hitz batek eta izenak osatzen dutela eta, beraz, izenak hainbat ezaugarri bete behar ditu gailuak behar bezala funtzionatu dezan eta arazoak eman ez ditzan…

“Hey, Mycroft” esan behar zitzaiola ikustean, jende asko harritu egin zen eta hainbatek eskaera egin zigun euskarazko izen bat jartzeko.


Hasteko, ez da komeni gailuaren izena euskal gizartean ohikoa den izen berezi bat izatea. Pentsa dezagun une batez Maddalen jartzen diogula izena. Imajinatu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko egungo txapeldunaren etxean, edo EH Bilduko azken hauteskundeetako lehendakarigaiarenean, zenbat aldiz aktibatuko litzatekeen gailua behar ez denean, bizikide edo bisitari edo bideo-deiko solaskideren batek “Aizu, Maddalen” esan duelako!

Bestalde, izena laburregia edota ohikoa izatea ere ez da komeni, elkarrizketa arruntetan esaten diren hitzen barnean egoteko edota kointzidentziak gertatzeko aukera handiagoa baitago izen laburrekin. Demagun, batek sare sozialetan proposatu bezala, Txo jartzen diogula izena, eta esnatzeko agindu gisa ziurrenik proposatzailearen asmoa izango zena, hau da, “E, Txo”. AhatETXO itsusiaren ipuina kontatzen ari direnean sarritan aktibatuko litzateke, eta “Has hecho ya los deberes?” galdetzean berdin, edo telebistan “Estado de Derecho”-rekin betiko matraka ematen dutenean ere bai. Gutxien-gutxienik bi silaba izatea komeni da, eta ahal izanez gero ezohikoak. Zenbat eta luzeago hobe da nahasketak ekiditeko, baina horrek ere badu bere ifrentzua, deserosoa baita gailua aktibatzeko esaldi luze bat esaten ibili behar izatea…

Azkenik, kontuan izan behar da gure bozgorailuaren ezaugarri garrantzitsu bat genero ikuspegia izango duela dela, hau da, ez ditugu ohiko bozgorailu komertzialen jarrera sexistak errepikatu gura eta ez dugu gure morroi adimendunak emakumezko ahotsa eta jarrera menekoa izaterik nahi. Ahal izanez gero ahots neutroa jarri nahi diogu, eta izenak ere ez luke genero markatu bat izan beharko.
Hori guztia kontuan izanik, Mycroft.eus proiektuko lantaldekook esku artean ditugun ideia eta izenak izaki mitologikoen ingurukoak dira, edo teknologia iradokitzen duen izen asmaturen bat, edo bien konbinazio bat… Hala ere, guri ere zaila egiten zaigu aukeraketa egitea eta horretarako laguntza bila komunitatera jotzea erabaki dugu: Txakur Gorriakoek gidatutako prozesu bati ekitera goaz.

Espero dugu laster izena erabakita izatea, eta emango dugu horren berri. Baliteke, gainera, hautatutako izen eta esnatze-hitzaren grabaketa asko behar izatea gailuari hori ezagutzen irakasteko, eta orduan zuen guztion laguntza eskatu beharko dugu!

]]>
https://mycroft.eus/2021/04/29/hey-mycroft-euskaraz-hobeto-ez/feed/ 0
Skill edo trebetasunen garapena https://mycroft.eus/2021/03/11/skill-garapena/ https://mycroft.eus/2021/03/11/skill-garapena/#respond Thu, 11 Mar 2021 15:32:44 +0000 https://mycroft.eus/?p=419 Skill edo gaitasunak bozgorailu adimendunak programatuta dituen trebetasunak dira, egin ditzakeen gauzak finean. Adibidez, trebetasun bat irratiarena izan daiteke. Erabiltzaileak irratia jartzeko agindua ematen dio Mycroft-i eta honek, erabiltzailearen kokapenaren edo ezarpenen arabera, irratia sintonizatuko du.

Mycroft AI proiektuan badira zenbait gaitasun. Ingelesez daude garatuta eta asko gaztelaniara itzuli dira. Mycroft.eus-en proiektuan bi helburu edo zeregin ditugu skill-ei dagokienez.

Lehena, Mycroft-en dauden skill-ak euskaratzea eta gure errealitatera ekartzea da. Hau da, eskaera euskaraz bidaltzeaz gain (hey Mycroft, jarri ezazu irratia), euskal irratiak ere entzungo ditugu (Naiz irratia, EiTB irratia…).

Bigarren helburua bozgorailuaren erabiltzaileek izan ditzaketen beharrak aztertzea eta behar zehatz horiei erantzungo dieten skill-ak sortzea da.

Honi dagokionez, nahiko genuke, halaber, komunitateak berak gure skill-ak aldatzea edota behar pertsonalei erantzungo dieten gaitasun berriak garatzea eta Mycroft-en gainerako erabiltzaileen zerbitzura jartzea. Hala, komunitateak berak erabakiko lituzke Mycroft-en funtzionaltasunaren helmugak.

]]>
https://mycroft.eus/2021/03/11/skill-garapena/feed/ 0
MetaForum nazioarteko kongresuan poster saio batean aurkeztu dugu Mycroft.eus https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/ https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/#respond Tue, 01 Dec 2020 21:21:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=345 MetaForum da Europan hizkuntz-teknologien inguruan antolatzen diren kongresuetan esanguratsuenetako bat. European Language Grid erakundeak antolatzen duenez kongresu hori, 2020ko edizioan euren laguntza-deialdian onartutako proiektu guztiak, Mycroft.eus barne, poster saio batean aurkeztu behar ziren.
Abenduaren 1ean izan da poster saio birtual hori. Hizkuntza-teknologietan zein hizkuntza gutxituetan interesa duten zenbait lagun agertu dira Mycroft.eus proiektuaren azalpenak bertatik bertara entzun eta galderak egitera. Ikusgai dago poster saioaren aurretik proiektu bakoitzak egindako aurkezpen laburra.

]]>
https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/feed/ 0
Jendaurrean aurkeztu dugu Mycroft.eus proiektua (2020-11-26) https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/ https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/#respond Fri, 20 Nov 2020 21:19:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=342 Mycroft.eus proiektua euskal jendarteari ezagutarazteko prentsa-oharra zabaldu dugu proiektuaren eragileok. Prentsa-oharraren edukia Talaiosen zein Elhuyarren webguneetan ikus daiteke.

Zabalkunde honen bitartez, Mycroft.eus proiektuaren eragileok hainbat helburu bilatzen genituen, proiektuaren berri emateaz gain: ea euskal gizartearentzat proiektu hau guretzat bezain interesgarri eta ilusionagarria den ikustea, komertzializazioari begira interesatuta egon daitezkeen eragileen arreta geureganatzea, bozgorailuaren inguruan gogoa, grina eta komunitatea sortzea (eta gaztelaniazko bozgorailua erosteko asmoa leukaketenen intentzioa atzeratzea ;-)…
Eta helburuak sobera bete ditugula deritzogu. Komunikabideetan oihartzun ikaragarri handia izan du, webgune honen komunikabideen atalean ikus daitekeen bezala. Eta sare sozialetan ugariak izan dira jasotako atsegiteak, elkarbanatzeak, erantzunak, zorion eta interes mezuak… Orain sortutako espektatibei erantzun egokia eman behar! Zalantzarik ez dugu lortuko dugula sortutako ilusioaren araberako maila ematea.

]]>
https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/feed/ 0
Mycroft.eus protagonista IEEEren Spectrum aldizkarian ELG-ri buruz egindako erreportajean https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/ https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/#respond Wed, 11 Nov 2020 21:14:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=339 IEEE (Institute of Electrical and Electronics Engineers, Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua), Wikipediaren arabera, estandarizazioan diharduen mundu mailako erakunde tekniko-profesional bat da. Irabazi-asmorik gabeko munduko erakunderik handiena da, teknologia berrien profesionalez osatua, hala nola, ingeniari elektrikoak, informatikariak, telekomunikazio ingeniariak… 1884 urtean eratu zen eta bere sortzaileen artean Thomas Alva Edison edo Alexander Graham Bell bezalako pertsona esanguratsuak daude. Mundu osoan argitaratutako literatura teknikoaren %30 sortzen du, 200 peer-reviewed journal edo parekoen ebaluazioa duten aldizkari inguru argitaratzen ditu,350 konferentzia antolatzen ditu urtean zehar eta 900 estandar aktibo baino gehiago ditu (eta beste 700 garatzen). 

Bada, IEEE Spectrum izeneko dibulgazio-aldizkarian (IEEEren beraren arabera euren aldizkari enblematikoena dena), European Language Grid egitasmoari buruzko artikulua argitaratu dute. Eta artikulua ilustratzeko laguntza deialdian hautatutako hiru proiekturen inguruko berri eman nahi izan dute. Horietako bat izan da Mycroft.eus, presentzia handiena duena izan ere, artikuluaren izenburuan barne (Say Kaixo!). Euskarazko hizkuntza-teknologien ekosistema dinamikoak eta Mycroft.eus proiektuak nazioartean ere pizten duen arretaren beste erakusgarri bat, oso pozgarria guretzat.

]]>
https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/feed/ 0
Mycroft.eus proiektuak European Language Grid proiektuaren laguntza jaso du https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/ https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/#respond Tue, 30 Jun 2020 15:31:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=225 Mycroft.eus proiektuaren garrantzia neurtzeko, adierazgarria da Europan jaso duen babesa eta laguntza. European Language Grid (ELG) proiektuak bultzatutako lehen laguntza-deialdira aurkeztutako Europa osoko 110 proiektuen artean, hautatutako hamarretako bat izan da Mycroft.eus, Espainia eta Frantziako eremu administratiboan bakarra. Hizkuntza-teknologiak bultzatzeko Europako azpiegitura teknologiko handi bat eraiki nahi dute ELG proiektuan, baliabide urriko hizkuntzei ere lagunduz.
ELGren laguntza-deialdian lagundutako proiektuak 2020-2021 ikasturtean garatu beharrekoak dira. Beraz, Mycroft.eus-en garapen fasea 2020ko abuztuan hasi eta 2021eko uztailerako amaituta egon behar da. Amaitutakoan, proiektuaren emaitzen eta ELGren zabalkundea egitea da eskakizunetako bat, eta baita proiektuan garatutako hizkuntza-teknologietako batzuk ELGren web azpiegituran eskuragarri jartzea ere.

]]>
https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/feed/ 0