Mycroft.eus(e)ko iruzkinak https://mycroft.eus Euskarazko bozgorailu adimenduna Thu, 29 Apr 2021 07:24:26 +0000 hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.0 “Hey, Mycroft”?!?!? Euskaraz hobeto, ez | Mycroft.eus(e)k Jendaurrean aurkeztu dugu Mycroft.eus proiektua (2020-11-26)(r)i buruz egindako iruzkinak https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/#comment-2 Thu, 29 Apr 2021 07:24:26 +0000 https://mycroft.eus/?p=342#comment-2 […] Azaroan jendaurrean zabaldu genuen Mycroft.eus egitasmoa, prentsa-ohar baten, bideo baten eta sare sozialetako mezu batzuen bidez. Eta ikaragarrizko oihartzuna izan zuen bai komunikabideetan eta baita sare sozialetan ere. Baina bideoan gailuari hasteko “Hey, Mycroft” esan behar zitzaiola ikustean, jende asko harritu egin zen eta hainbatek eskaera egin zigun euskarazko izen bat jartzeko.Gailuak “Hey, Mycroft” aginduari men egitearena behin-behinekoa da, euskarazko bozgorailu adimenduna garatzeko oinarri gisa Mycroft AI proiektu librea oinarri gisa hartu izanak eta honek berez ingelesezko izen eta “esnatze-hitz” horiek ekartzeak eragina. Baina proiektuan parte hartzen dugun kideon asmoa euskarazko izena eta esnatzeko agindua jartzea da.Aurkezpenaren egunetan, hainbat jendek izenarentzat proposamenak egin zituen: Berori, Morroi, Hitz-ihar, Nko, Mari, Tartalo, Anboto, Txo, Maurizia, Amets… Guztiak oso politak diren arren, denak ez dira egokiak edo baliozkoak. Kontua da gailua “esnatzeko” agindua deitzeko hitz batek eta izenak osatzen dutela eta, beraz, izenak hainbat ezaugarri bete behar ditu gailuak behar bezala funtzionatu dezan eta arazoak eman ez ditzan…Hasteko, ez da komeni gailuaren izena euskal gizartean ohikoa den izen berezi bat izatea. Pentsa dezagun une batez Maddalen jartzen diogula izena. Imajinatu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko egungo txapeldunaren etxean, edo EH Bilduko azken hauteskundeetako lehendakarigaiarenean, zenbat aldiz aktibatuko litzatekeen gailua behar ez denean, bizikide edo bisitari edo bideo-deiko solaskideren batek “Aizu, Maddalen” esan duelako! […]

]]>