Igor | Mycroft.eus https://mycroft.eus Euskarazko bozgorailu adimenduna Fri, 16 Apr 2021 07:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.0 /app/uploads/2021/03/cropped-MycroftLogoa-32x32.png Igor | Mycroft.eus https://mycroft.eus 32 32 MetaForum nazioarteko kongresuan poster saio batean aurkeztu dugu Mycroft.eus https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/ https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/#respond Tue, 01 Dec 2020 21:21:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=345 MetaForum da Europan hizkuntz-teknologien inguruan antolatzen diren kongresuetan esanguratsuenetako bat. European Language Grid erakundeak antolatzen duenez kongresu hori, 2020ko edizioan euren laguntza-deialdian onartutako proiektu guztiak, Mycroft.eus barne, poster saio batean aurkeztu behar ziren.
Abenduaren 1ean izan da poster saio birtual hori. Hizkuntza-teknologietan zein hizkuntza gutxituetan interesa duten zenbait lagun agertu dira Mycroft.eus proiektuaren azalpenak bertatik bertara entzun eta galderak egitera. Ikusgai dago poster saioaren aurretik proiektu bakoitzak egindako aurkezpen laburra.

]]>
https://mycroft.eus/2020/12/01/metaforum-nazioarteko-kongresuan-poster-saio-batean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-2020-12-01/feed/ 0
Jendaurrean aurkeztu dugu Mycroft.eus proiektua (2020-11-26) https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/ https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/#respond Fri, 20 Nov 2020 21:19:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=342 Mycroft.eus proiektua euskal jendarteari ezagutarazteko prentsa-oharra zabaldu dugu proiektuaren eragileok. Prentsa-oharraren edukia Talaiosen zein Elhuyarren webguneetan ikus daiteke.

Zabalkunde honen bitartez, Mycroft.eus proiektuaren eragileok hainbat helburu bilatzen genituen, proiektuaren berri emateaz gain: ea euskal gizartearentzat proiektu hau guretzat bezain interesgarri eta ilusionagarria den ikustea, komertzializazioari begira interesatuta egon daitezkeen eragileen arreta geureganatzea, bozgorailuaren inguruan gogoa, grina eta komunitatea sortzea (eta gaztelaniazko bozgorailua erosteko asmoa leukaketenen intentzioa atzeratzea ;-)…
Eta helburuak sobera bete ditugula deritzogu. Komunikabideetan oihartzun ikaragarri handia izan du, webgune honen komunikabideen atalean ikus daitekeen bezala. Eta sare sozialetan ugariak izan dira jasotako atsegiteak, elkarbanatzeak, erantzunak, zorion eta interes mezuak… Orain sortutako espektatibei erantzun egokia eman behar! Zalantzarik ez dugu lortuko dugula sortutako ilusioaren araberako maila ematea.

]]>
https://mycroft.eus/2020/11/20/jendaurrean-aurkeztu-dugu-mycroft-eus-proiektua-2020-11-26/feed/ 0
Mycroft.eus protagonista IEEEren Spectrum aldizkarian ELG-ri buruz egindako erreportajean https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/ https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/#respond Wed, 11 Nov 2020 21:14:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=339 IEEE (Institute of Electrical and Electronics Engineers, Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua), Wikipediaren arabera, estandarizazioan diharduen mundu mailako erakunde tekniko-profesional bat da. Irabazi-asmorik gabeko munduko erakunderik handiena da, teknologia berrien profesionalez osatua, hala nola, ingeniari elektrikoak, informatikariak, telekomunikazio ingeniariak… 1884 urtean eratu zen eta bere sortzaileen artean Thomas Alva Edison edo Alexander Graham Bell bezalako pertsona esanguratsuak daude. Mundu osoan argitaratutako literatura teknikoaren %30 sortzen du, 200 peer-reviewed journal edo parekoen ebaluazioa duten aldizkari inguru argitaratzen ditu,350 konferentzia antolatzen ditu urtean zehar eta 900 estandar aktibo baino gehiago ditu (eta beste 700 garatzen). 

Bada, IEEE Spectrum izeneko dibulgazio-aldizkarian (IEEEren beraren arabera euren aldizkari enblematikoena dena), European Language Grid egitasmoari buruzko artikulua argitaratu dute. Eta artikulua ilustratzeko laguntza deialdian hautatutako hiru proiekturen inguruko berri eman nahi izan dute. Horietako bat izan da Mycroft.eus, presentzia handiena duena izan ere, artikuluaren izenburuan barne (Say Kaixo!). Euskarazko hizkuntza-teknologien ekosistema dinamikoak eta Mycroft.eus proiektuak nazioartean ere pizten duen arretaren beste erakusgarri bat, oso pozgarria guretzat.

]]>
https://mycroft.eus/2020/11/11/mycroft-eus-protagonista-ieeeren-spectrum-aldizkarian-elg-ri-buruz-egindako-erreportajean-2020-11-11/feed/ 0
Mycroft.eus proiektuak European Language Grid proiektuaren laguntza jaso du https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/ https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/#respond Tue, 30 Jun 2020 15:31:00 +0000 https://mycroft.eus/?p=225 Mycroft.eus proiektuaren garrantzia neurtzeko, adierazgarria da Europan jaso duen babesa eta laguntza. European Language Grid (ELG) proiektuak bultzatutako lehen laguntza-deialdira aurkeztutako Europa osoko 110 proiektuen artean, hautatutako hamarretako bat izan da Mycroft.eus, Espainia eta Frantziako eremu administratiboan bakarra. Hizkuntza-teknologiak bultzatzeko Europako azpiegitura teknologiko handi bat eraiki nahi dute ELG proiektuan, baliabide urriko hizkuntzei ere lagunduz.
ELGren laguntza-deialdian lagundutako proiektuak 2020-2021 ikasturtean garatu beharrekoak dira. Beraz, Mycroft.eus-en garapen fasea 2020ko abuztuan hasi eta 2021eko uztailerako amaituta egon behar da. Amaitutakoan, proiektuaren emaitzen eta ELGren zabalkundea egitea da eskakizunetako bat, eta baita proiektuan garatutako hizkuntza-teknologietako batzuk ELGren web azpiegituran eskuragarri jartzea ere.

]]>
https://mycroft.eus/2020/06/30/mycroft-eus-proiektuak-europen-language-grid-proiektuaren-laguntza-jaso-du-2020-06-30/feed/ 0