Aza 11, 2020 | Bloga | 0 comments

Mycroft.eus protagonista IEEEren Spectrum aldizkarian ELG-ri buruz egindako erreportajean

Igor

In

IEEE (Institute of Electrical and Electronics Engineers, Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua), Wikipediaren arabera, estandarizazioan diharduen mundu mailako erakunde tekniko-profesional bat da. Irabazi-asmorik gabeko munduko erakunderik handiena da, teknologia berrien profesionalez osatua, hala nola, ingeniari elektrikoak, informatikariak, telekomunikazio ingeniariak… 1884 urtean eratu zen eta bere sortzaileen artean Thomas Alva Edison edo Alexander Graham Bell bezalako pertsona esanguratsuak daude. Mundu osoan argitaratutako literatura teknikoaren %30 sortzen du, 200 peer-reviewed journal edo parekoen ebaluazioa duten aldizkari inguru argitaratzen ditu,350 konferentzia antolatzen ditu urtean zehar eta 900 estandar aktibo baino gehiago ditu (eta beste 700 garatzen). 

Bada, IEEE Spectrum izeneko dibulgazio-aldizkarian (IEEEren beraren arabera euren aldizkari enblematikoena dena), European Language Grid egitasmoari buruzko artikulua argitaratu dute. Eta artikulua ilustratzeko laguntza deialdian hautatutako hiru proiekturen inguruko berri eman nahi izan dute. Horietako bat izan da Mycroft.eus, presentzia handiena duena izan ere, artikuluaren izenburuan barne (Say Kaixo!). Euskarazko hizkuntza-teknologien ekosistema dinamikoak eta Mycroft.eus proiektuak nazioartean ere pizten duen arretaren beste erakusgarri bat, oso pozgarria guretzat.